Overblog Suivre ce blog
Administration Créer mon blog
5 juin 2015 5 05 /06 /juin /2015 08:56
Manif anti-TAV le 13/06 à Donostia/San Sebastian

Manifestation pour la paralysie du TAV le 13 Juin à Donostia:


 Différents mouvements, syndicats et organisations sociales ont organisé une manifestation, pour l'arrêt du TAV le samedi 13 Juin. Cette manifestation qui partira à 17'30h de Alderdi Eder à Donostia,. L'appel à cette mobilisation organisée sous le thème  « STOP au TAV MAINTENANT! Assez de gaspillage! Nous devons décider entre tous/tes » a agglutiné le soutien de nombreux groupes et organismes (Atxikimenduak / Adhesiones - Blog informativo sobre la campaña / Kanpaña informatiboaren bloga).

 
Il s’est écoulé huit ans depuis que les travaux du TAV ont commencé. Nous avons assisté à l'effondrement d'un mythe. Ces huit dernières années nous ont démontré l'infaisabilité du TAV et qui plus est sans aucun avantage social. L’échec de ce projet dilapide des millions destinés au secteur social  où ils sont puisés et cela provoque de graves dommages à niveau social, économique et environnemental. Cette politique est en train de provoquer de très graves problèmes et ils le seront encore plus si nous n’arrêtons pas cette folie: Plus nous tarderons à l’arrêter et plus la catastrophe écologique sera majeur ainsi que les pertes économiques et les conséquences sociales.

 

Ceux qui tentent d'imposer ce projet ne nous disent pas combien ils ont dépensé jusqu'à présent, ils ne savent pas non plus combien il va falloir encore dépenser, ni quand ils vont terminer ces travaux. Il y a de plus en plus d’incertitudes au sujet du plus important investissement jamais réalisé en Euskal Herria et qui est totalement déconnecté tant de Paris que de Madrid. D’autre part, les temps prévus pour unir Bilbo, Gasteiz et Donostia ne cessent d’augmenter et rejoignent pratiquement ceux d’une voiture ou d’un autobus. Le TAV en Navarre est tout aussi absurde : il va de nulle part à nulle part et n’a de connexions ni avec la Communauté Autonome Basque ni avec l’Aragon.


On nous a imposé un projet qui nous a été présenté comme stratégique. Le grand élan économique que les travaux devaient apporter, selon ses promoteurs, n’a pas été au-delà des poches des grandes entreprises de construction qui marchent, ici et là, main dans la main avec les partis politiques, comme en témoigne ces cas de corruption de plus en plus nombreux. La précarité et les accidents du travail sont le lot des ouvriers qui travaillent à la construction du TAV, une grande partie d’entre eux travaillent en sous-traitance dans des conditions de sécurité minimes, ce qui a déjà provoqué 7 morts.

 


Les responsables de ce gaspillage, le PNV, l’UPN-PP et le PSE-PSOE-PSN n’ont aucun scrupule à dépenser, année après année, une grande partie des budgets qu'ils gèrent dans la construction du TAV. Ils savent qu'ils doivent emprunter cet argent et ils endettent de plus en plus leurs gouvernements respectifs.
 
Compte tenu de cette grave situation, les  collectifs  et organisations qui convoquent à cette manifestation exigent :


1.- Que  les travaux du TAV soient immédiatement paralysés.


2.- Que tous les budgets destinés à ce fastueux projet soient réorienté vers les besoins les plus pressants de notre société comme la Santé, l’éducation, le logement, les services sociaux ... Pas un euro de plus ne doit aller au TAV !

 

3.- Qu'un débat technique, sociale et politique soit ouvert parallèlement à un processus participatif d'information et de décision populaire sur cette infrastructure, pour pouvoir décider ce qu'il faut faire à l’avenir.

 

 
Dans ce contexte, nous appelons tout quidam, toute association à se joindre à la manifestation que nous allons faire à Donostia le 13 Juin afin de paralyser le TAV.


 
Organisateurs: AHT Gelditu! Elkarlana, Mugitu! Mugimendua, Fracking EZ, Ekologistak Martxan, Eguzki, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE, CNT, CGT-LKN Euskadiko, HIRU, Berriotxoak, Duintasuna, Euskal Herriko Bilgune féministe ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Abertzaleak, Komite Internazionalistak, Askapena , EHE, KEM-MOC, Sare Anti-Faxista, EH Sozialista, Ruti-Distri, Mutriku Natur Taldea, ET PLUS ...

 

Contact: 654480589

 

 

AHT gelditzea exijitzeko manifestazioa ekainaren 13an Donostian:

 

 Euskal Herriko hainbat mugimenduk, sindikatuk eta erakunde sozialek AHT gelditzea exijitzeko manifestazioa deitu dute ekainak 13 larunbatean Donostian, arratsaldeko 5’30etan Alderdi Ederretik abiatuta. “AHT GELDITU ORAIN! XAHUKETA GEHIAGO EZ! HERRITARROK ERABAKI” lemapean egingo da mobilizazio hori eta erakunde ugariren atxikimendua bildu du deialdiak (Atxikimenduak / Adhesiones - Blog informativo sobre la campaña / Kanpaña informatiboaren bloga).

 

 8 urte igaro dira AHT egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan. Politika honek oso ondorio larriak dakartza eta are larriagoak izango dira ez badugu erokeria hau geldiarazten: zenbat eta gehiago itxaron proiektu hau geldiarazteko, ezbehar ekologikoa are handiagoa izango da eta galera ekonomikoak eta ondorio sozialak are sakonagoak.

 

 Proiektu hau inposatu nahian ari direnek ez digute esaten zenbat diru gastatu duten orain arte eta ez dakite zenbat gehiago beharko den aurrerantzean, ezta noiz amaituko dituzten lanak ere. Gero eta zalantza gehiago Euskal Herrian sekula eginiko inbertsio handienaren gainean, bultzatzaile burugogorrei errealitatea ikusten uzten ez diena: Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.

 

Estrategikotzat saldu nahi izan diguten proiektu honi errealitatea gailendu zaio. Eraikuntza lanek ekarri behar omen zuen bultzada ekonomiko handia ez du inork ere ikusi, hango eta hemengo alderdi politikoetako lagun minak diren eraikuntza enpresario handiek izan ezik, poltsikoak ondo bete dituztenak, gero eta maizago azaleratzen diren ustelkeria kasuak lekuko. Prekarietatea eta lan istripuak AHTko lanetan ari diren langileen eguneroko ogia dira, beraietako gehienak azpikontraten eskuetan harrapatuta, lan eta segurtasun baldintza negargarrietan, honez gero 7 hildako eragin dituztenak.

 

 Diru-xahuketa honen erantzuleek, EAJ-PNV, UPN-PP eta PSE-PSN-PSOE, ez daukate inongo arazorik urtero aurrekontuen zati handi bat obra honetara bideratzeko. Badakite diru hori maileguan eskatu behar dela eta gero eta zor handiagoa pilatzen dutela eskuetan dituzten gobernuen gainean. Aldi berean, gainera, esaten digute ez dagoela dirurik gizarte zerbitzuetarako eta kultura edo ekonomiako bestelako arloetarako.

 

 Egoera hau ikusita, manifestaziora deitzen dugun talde eta erakundeek ondorengoa exigitzen dugu:

1.- Berehala AHTko lanak geldiarazi ditzatela.

2.- Proiektu arranditsu honi bideratzen zaizkion diru-partidak erabili daitezela une honetan jendarteak dituen benetazko premiei: osasuna, hezkuntza, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak... euro bat gehiago ere ez AHTrako!

3.- Ireki dadila eztabaida tekniko, sozial eta politikoa azpiegitura honen inguruan, herritarren partehartze, informazio eta erabakitze prozesu batekin batera, guztion artean erabaki dezagun zer egin proiektu honekin.

 

 Beraz, deia luzatzen diegu herritar eta elkarte guztiei bat egin dezaten ekainaren 13an Donostian AHT gelditzeko egingo dugun manifestazioarekin.

 

 Deitzaileak: AHT Gelditu! Elkarlana, Mugitu! Mugimendua, Fracking EZ, Ekologistak Martxan, Eguzki, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE, CNT, Euskadiko CGT-LKN, HIRU, Berriotxoak, Duintasuna, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Abertzaleak, Komite Internazionalistak, Askapena, EHE, KEM-MOC, Sare Anti-Faxista, EH Sozialista, Ruti-Distri, Mutriku Natur Taldea, ETA GEHIAGO…

 

Harremanetarako tlfnoa: 654480589

 

 

Repost 0
Published by