Overblog Suivre ce blog
Administration Créer mon blog
15 janvier 2015 4 15 /01 /janvier /2015 09:56

 

 

etx_141219_973601.jpg

Alain Rousset eta Inigo Urkullu Hendaian. Argazkia Nicolas Mollo.

 

Bihar, urtarrilaren 16an Alain Rousset eskualdeko kontseilariak bere agiantzak iragarriko ditu Biarritzen. AHTren defendatzailea "errezebitzeko" CADEk mobilizazio bat antolatu du Ozeanoaren Hiriaren aitzinean 11.15etan. 


Bidegain, Iurre|14/01/2015|


"Gure artean ditugun banderatxoak edo beste gauzekin, hitzordura hurbiltzea gonbidatzen zaituztegu". CADEk mobilizazio bat antolatu du bihar Biarritzeko Ozeanoaren Hiriaren aitzinean Aiain Rousset eskualdeko kontseilariari "ongi etorria emaiteko". 11.15etan iraganen den hitzorduan, Roussetek urtero bezala, agiantzak publikoki iragarriko ditu.


Kolektiboak euskaldeko kontseilaria, AHTren defendatzaile "sutsua", errezebitzeko hizorduaren garrantzia gaineratu du. "Ekimenaren garrantzia azpimarratu nahi dugu eta honekin bat datorren mezuarena: AHT-rik ez dugu nahi!".


Halaber, CADEk adierazi du kolektiboak sortutako Mendien Komisioak lehen bilkura antolatu duela urtarrilaren 23an, 18.00etan Baionan. Besteak beste gaien artean komisioaren egituraketa eta taldearen zergaitiaz eztabaidatuko dute.


 

Source: http://kazeta.naiz.eus/fr/info_kz/20150114/cade-rousset-kontseilariaren-agiantzen-kontra

 

Repost 0