Overblog Suivre ce blog
Administration Créer mon blog
15 décembre 2008 1 15 /12 /décembre /2008 22:06
4x4 motako ibilgailuen aurkako sentsibilizazio kanpaina




2008.12.15




Hendaiako ACE elkarteak (Action Citoyenne Environnementale) ingurunea zaintzearen aldeko ekimen ezberdinak antolatzen ditu etengabe. Horrela, aldaketa klimatikoarekin arduratuta, "Klimatologia aldaketaren aurrean ez dugu gehiagi itxoiten ahal!" lemapean, 4x4 motako ibilgailuen erabilera arduragabea salatzen duen kanpaina abiatu dute. 

Sentsibilizazio ekimen honekin ibilgailu hauek beharrik gabe erosi eta hirian mugitzeko erabiltzen duten gidariak ohartarazi nahi dituzte. "Gehiegizko gasolina uxatzen dute erremediorik eta beharrik gabe", salatzen du ACE elkarteko kide batek. Eta beren hitzak ekidin ezinezko datuekin laburbiltzen dituzte.

Izan ere, 4x4 motako ibilgailu batek, bataz bestean, 190 eta 400 gramo Co2 isurtzen ditu kilometroka. "Kondutan hartu gabe haize egokituaren gehigarririk, ibilgailu normal batek kutsatzen duenaren hirukoitza kutsatzen du halako batek", azaltzen du ACEko ordezkari honek. Hortaz, 150.000 kilometro egin orduko, 400 tona gaza baino gehiago botatzen dute kotxe hauek atmosferara.

 

 

Informazio-orriak sentsibilizatzeko

Autoscouat24 izeneko Europako Ibilgailuen Plataforma berezituak egindako inkesta baten arabera, "4x4 motako ibilgailuen salmenta %30 baten gora egin du 2005-2008 urtealdian". Baina azken hilabeteotan erregaien garestitzeak emendaketa hau zertxobait moteldu dute. Eta Europar Batasunako zenbait kidek, Espainiar Estatua barne, indarrean jarritako "fiskalitate berdea" delakoa inposak eragin negatiboa izan du ibilgailu mota hontako salmenta merkatuan.

Izan ere, kilometroka 120 gramo Co2 baino gehiago kutsatzen duten ibilgailuen jabeek "ecotasa" izeneko Matrikulazio Inposa bereziari aurre egin behar dio. 

Erakunde publikoek, beraz, ibilgailuen arteko kutsadura tarteen konzientzia hartzen ari dira. Baina ibilgailu hauek ugariak dira gure eskualdeko errepideetan. Hori dela eta, ACE elkarteak informazio-orri ttipiak uzten ditu 4x4 hauetako kristaletan aparkatuak ikusten dituztelarik. Ekologista hauen esanetan, "gidari hauetako batzurekin arazoak izan ditugu, mindutak edo haserre geratzen direlako".

Nolanahi ere, beren kanpainarekin aitzina eginen dute. Eta bat egin nahi duen orori ateak idekitzen dizkiete, publikoa den elkarteko blogean edota Hendaiako Orio
karrika 6.ean aurkitzen den beren egoitzan. Era berean kanpainan izen-emateko e-posta bat zabalik dute: acenvironnement@hotmail.fr E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.  


http://www.bidasoamedia.info/index.php?option=com_content&Itemid=38&id=2028&task=view

Repost 0