Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
21 janvier 2011 5 21 /01 /janvier /2011 13:45

 

 

logo_cade.jpg

 

 

 

              Enquête publique sur le Plan Territorial Partiel (PTP) de l'Aire Fonctionnelle de Donostia  et du bassin de la Bidassoa: Allégations d’Action Citoyenne Environnementale (ACE) et du Collectif des Associations de Défense de  l’Environnement Pays Basque Sud des Landes (CADE)

 

Le gouvernement  de la Communauté Autonome Basque a publié le 29 septembre 2010 dans son Bulletin Officiel (BOPV) que le Plan Territorial Partiel (PTP) de l'Aire Fonctionnelle de Donostia était soumis à enquête publique jusqu'au 20 janvier 2011. Ce PTP concerne l'organisation des infrastructures intermodales, des espaces verts, de la planification urbanistique et  touche treize villes du Gipuzkoa sur un territoire de 376 kilomètres carrés : Andoain, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarrabia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta et Usurbil. De plus, Il impacte également Biriatou en Pays Basque Français puisque ce projet prévoit, entre autres, la réalisation d'une nouvelle portion d'autoroute entre Renteria et Irun-Biriatou. Une déviation  devrait passer juste au-dessous du village pour rejoindre l'A 63 entre Urrugne et Saint-Jean-de-Luz. 

 

Le Plan Territorial Partiel (PTP) inclut la proposition du port extérieur de Pasaia/Pasajes et ses infrastructures connexes. Les associations signataires de la participation non officielle lors de la consultation publique transfrontalière sur le port extérieur de Pasaia/Pasajes en Gipuzkoa sont contre la réalisation et l'exploitation postérieure du dit projet, qui causerait, s'il arrivait à se réaliser, de graves  et irréversibles dommages environnementaux sur toute la zone côtière d’Iparralde, partie intégrante du Réseau Nature 2000.

 

Dans ce contexte, nous intégrons en annexe une copie des allégations présentées au PDIPP, afin qu’ils constituent également deux allégations officielles au Plan Territorial Partiel (PTP) de l'Aire Fonctionnelle de Donostial et à son Évaluation Conjointe d'Impact Environnemental (ECIA).

 

Le projet met en avant l'Alternative 2, qui induit la construction d'un port extérieur sur la zone Nature 2000, aux pieds des falaises de la ZEC Ulia-Jaizkibel. Cette proposition, compromet gravement l’intégrité de cet écosystème, et constitue en soi une initiative écocidaire. En fait, le PTP et l’Evaluation Conjointe Environnementale (ECIA) ne font que reproduire les menaces  “sévères” et/ou “critiques” déjà observées dans le PDIPP en ce qui concerne Ulia-Jaizkibel, l’écosystème aquatique de la Bidassoa et de son estuaire, de la baie de Txingudi, du golfe du Figuier dont les plages d’Hondarribia et celle d’Hendaye et un long etc….

 

Nous demandons la Diputacion Foral de Gipuzkoa de se positionner officiellement sur ce PTP étant entendu que le gouvernement basque devra compter sur son accord  du fait que c’est la seule institution compétente en matière d'aménagement des routes et autoroutes sur le territoire de la CAV, et, apparemment, le projet de l'exécutif basque ne figure pas dans son programme.

 

Le fait que nous n’abordions pas d’autres thémes en relation avec le PTP ou l’Evaluation Conjointe d’Impact Environnemental (ECIA) ne signifie nullement que nous adhérons à ce projet d’aménagement  que nous trouvons au demeurant pharaonique et hors de tout contexte environnemental, social et économique.

 

Nous demandons au Gouvernement Basque:

 

- De prendre en considération le fait qu’une frontière n’arrête pas le saccage environnemental sévère que ce nouveau schéma d'aménagement de la région de Donostia et du bassin de la Bidassoa causera non seulement  sur les zones côtières de Pays Basque Nord mais également à Biriatou, petit village classé , déjà fortement éprouvé au niveau environnemental par le gazoduc, l’élargissement de la A63 et le projet de LGV.

 

- De tenir compte de nos allégations ainsi que de celles qui vous ont été jointes en annexe concernant la participation au PDIPP d’Action Citoyenne Environnementale (ACE), du Collectif des Associations de Défense de l’Environnement du Pays Basque et du Sud des Landes (43 association) et d’Aunamendi (Club de montagne).

 

- De retirer du PTP ce projet de super port extérieur  pour les graves préjudices environnementaux qu’il occasionnera s’il venait à être réalisé.

 

- De respecter notre droit de participer à toute consultation transfrontalière comme le stipule l’article 11 de la loi 9/2006. Ce qui n’a pas été votre cas au niveau de ce PTP.

 

- Qu’il accepte d’étudier la mise en place d’un corridor écologique littoral de Donosti à Biarritz.

 

En espérant que vous vous pencherez avec attention sur ce dossier, nous vous prions d’agréer, l’expression de notre très haute considération.

 

           Maryvonne Gervaise                                                                    Victor Pachon

 

 

 

                Pour ACE                                                                                  Pour le CADE

 

 

 

Une copie de nos allégations a été envoyée :

 

Du côté de la Communauté Autonome Basque à :

- Madame Pilar Unzalu Pérez de Eulate, Conseillère du Département de l’Environnement, de la Planification Territoriale, de l’Agriculture et de la Pêche du Gouvernement Basque, Direction de l’aménagement du territoire   

- Monsieur Markel Olano, Député Général, Diputacion Foral de Gipuzkoa

 

Du côté Français à:

Monsieur Michel Hiriart, Maire de Biriatou et Président de la Communauté de Communes Sud Pays Basque

Monsieur Kotte Ecenarro, Conseiller Général des Pyrénées Atlantiques.

 

 

logo cade

 

 

 

 

Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialari (LPP) buruzko herri galdeketa: ngurumenaren Aldeko Herri Ekintzak (ACE) eta Ipar Euskal Herriko eta Landes Hegoaldeko Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Taldeak (CADE) aurkeztutako arrazoibideak


 Eusko Jaurlaritzak, 2010eko irailaren 29an, Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialari (LPP) buruzko herri galdeketa eginen zela argitaratu zuen bere boletin ofizialean, eta aipatu galdeketa 2011ko urtarrilaren 20ra bitarteko epera luzatuko zela. LPP honek azpiegitura intermodalak, berdeguneak eta plangintza urbanistikoa antolatzea du helburu eta Gipuzkoako 13 udalerriri eragingo die 376 kilometro koadroetan. Hala nola, Andoain, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Usurbil eta Urnietari. Bertzalde, Biriatuko herrian (Ipar Euskal Herria) ere izango du eraginik, proiektu honen arabera autopista zati berria eraikiko baitlitzateke Errenteria eta Irun-Biriatu artean. Aipatutako autopistarako desbideraketa udalerri honen azpitik pasatuko litzateke, aurrerago Urruña eta Donibane Lohizun artean, A63 errepidearekin bat egiteko.


Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialak (LPP) Pasaiako kanpoko portua eta hari atxikitako azpiegiturak egiteko proposamena hartzen du bere baitan. Mugaz gaindiko herri galdeketa publiko ez ofiziala sinatu zuten elkarteak Pasaiako kanpoko portua egitearen eta ustiatzearen kontra azaldu dira, proiektu hau burutuko balitz, Ipar Euskal Herriko kostaldeari kalte ekologiko larri eta konponezinak eragingo lizkiokeelako, eta inguru hau Natura 2000 sarearen baitako babesgune gisa sailkatuta dagoelako.


Testuingurua hau izaki, Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida Planari aurkeztutako arrazoibideen kopia jartzen dizuegu eskura, arrazoibideok Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialean ez ezik Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketa Bateratuan ere alegazio ofizialtzat har ditzazuen.


Proiektuak 2 Alternatiba  hobesten du. Esan nahi baita, Ulia-Jaizkibeleko itsas labarrean, Natura 2000 sareko eremuan, kanpoko portua eraikitzearen aldeko hautua egiten du. Proposamen honek kinka larrian jartzen du ekosistema honen segurtasuna eta ez litzateke gehiegikeria izango ekologikoki suntsitzailea dela esatea. Izan ere, bai Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialak eta baita Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketa Bateratuak ere, lehenagotik Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida Planak egindako oker bera errepikatzen dute: Ulia-Jaizkibel, Bidasoako ur ekosistema eta bere bokalea, Txingudiko badia, Higer golkoa eta azken honek babesten dituen Hondarriko eta Hendaiako hondartzak gogor mehatxatu.


Gogotik eskatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari aipaturiko Lurralde Plan Partzial honi buruzko bere postura ofiziala azal dezan, Eusko Jaurlaritzak haren onespena beharko duela ulertzen dugulako; Euskal Autonomia Erkidegoan, Errepideen sarearen garapenari dagokionez, konpetentziak dituen instituzio bakarra delako, eta itxura batean, euskal exekutiboaren programa ez delako beste haren programaren baitan inon azaltzen.


Lurralde Plan Partzialeko edukiez beste arrazoibiderik ez aurkezteak edo gainerako puntuei ez heltzeak ez du esan nahi proposamenari amen egiten diogunik. Egiazki, gehiegikeria eta testuingurutik kanpokoa dela iruditzen zaigu, bai ekonomikoki eta sozialki, bai eta ingurumenari dagokionez ere.


Gauzak horrela, zera eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari:

-Jabe dadin muga politikoak ez lukeela suntsiketa larri hau geldituko. Donostialdea garatzeko plan honek Bidasoako badiari kalte larriak eragingo lizkiekeela bai Ipar Euskal Herriko kostaldeari eta baita Biriatuko herriari, zeinak, bidenabar esanda, nahiko zigor jasan duen gasbidearen, A63ko zabaltzearen eta AHTren proiektuaren ondorioz.


- Kontuan har ditzala gure arrazoibideak eta gutun honi atxikita jasotakoak. Azken hauek Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida Planeko parte hartzeari buruzkoak dira eta honoko elkarte hauek sinatuak: Ingurumenaren aldeko Herri Ekintza (Action Citoyenne Environnementale, ACE), Ipar Euskal Herriko eta Landes Hegoaldeko Ingurumenaren Aldeko Elkarte Taldea, bere baitan 43 elkarte hartzen dituela (Collectif des Associations de Défense de l’Environnement du Pays Basque et du Sud des Landes, CADE) eta Aunamendi (mendi elkartea).


-Pasaiako Kanpoko Portua eraikitzeko proiektua Lurralde Plan Partzialetik ezaba dezan, burutuko balitz kalte larriak eragingo lizkiokeelako ingurumenari.


-9/2008 legearen 11. artikuluari jarraiki, mugaz gaindiko galdeketetan parte hartzeko gure eskubidea errespeta dezan, kasu honetan bermatu ez dena.


Donostiatik Biarritzera itsasbazterreko korridore ekologikoa babesteko aukera aztertzea.


Dosier honi arreta berezia ipiniko diozulakoan, jaso ezazu, Kontseilari anderea, gure begirune osoa.

 

 

                        Maryvonne Gervaise                                                                    Victor Pachon

 

 

                          ACEren izenean                                                                       CADEren izenean

 

 

 

Gure alegazioen hainbat kopia igorri ditugu.

Euskal Autonomia Erkidegoan honoko hauei:

- Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Kontseilari Nagusi María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate ander

- Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi Markel Olano jaunari.


Frantses estatuan :

- Biriatuko alkate eta Ipar Euskal Herriko udalerrien Elkargoko presidente Michel Hiriart jaunari.

- Pirineo Atlantikoetako Kontseilari nagusi Kotte Ezenarro jaunari.

 

 

 

 

Partager cet article

Repost0

commentaires