Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
10 avril 2012 2 10 /04 /avril /2012 12:10

 

 

 

ace-logoa-maritxu-1

 

 

 

Déclaration de presse


Le juge de l'Audience Nationale, Santiago Pedraz, a inculpé hier, 9 avril 2012, Mikel Álvarez, Gorka Ovejero, Julio Villanueva et Ibon García d’ « attentat à l'autorité » pour avoir entarté Yolanda Barcina au cours de la réunion plénière de la Communauté de Travail des Pyrénées (CTP), qui se déroulait à Toulouse en octobre 2011. La charge qui leur est  imputée peut leur couter de quatre et six ans de prison. Quant à Gorka Ovejero, il semblerait, qu’en tant qu’adjoint au maire d’Arruatzu, sa peine pourrait aller jusqu’à 10 ans de prison.


ACE Hendaye juge méprisable ce type d’accusation d’ « attentat à l’autorité » digne des tribunaux d’exception franquistes.


S’indigne que 4 militants pacifistes soient jugés sur le territoire ibérique alors que l’entartage s’est produit dans l’état français, où aucune charge n’a été relevée contre eux.


Rappelle que cette entartage rentre dans la lutte contre toute LGV où qu’elle se trouve en Europe et ne reflète qu’un acte de remerciement symbolique sans aucune intention de blesser ou de nuire à qui que se soit.


Se solidarise et se considère coupable du même délit d’ « attentat à l’autorité » que ces 4 militants de Mugitu qui n’ont fait que souhaiter la bienvenue  d’une manière assez humoristique à Yolanda Barcina, fervente pro LGV en Navarre. 


                                                                                                                                                                                                                                                                    Hendaye le 10 avril 2012

 

 

Prentsa oharra


Esantiago Pedraz spainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Mikel Alvarez, Gorka Ovejero, Julio Villanueva eta Ibon Garcia auzipetu zituen atzo, apirilak 9, « autoritatearen aurkako atentatua » leporatuta.  AHTren aurkako lau ekintzaileok tartak jaurtiki zizkioten Yolanda Barcina Nafarroako gobernuburuari, 2011ko urriaren 27an, Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Kontseilu orokorreko bilera batean, Okzitaniako Tolosan.  Inputatzen zaien kargua dela eta, lau eta sei urte arteko kartzela zigorra ekar liezaieke Mikel Alvarezi, Julio Villanuevari eta Ibon Garciari.  Gorka Ovejeroren kartzela-zigorra, berriz, 10 urtera ere irits liteke. Izan ere, epaileak larrigarria ezarri baitio Arruatzuko (Nafarroa) alkateorde izateagatik.


Hendaiako ACE elkarteak gogoz gaitzesten ditu « autoritatearen aurkako atentatua » bezalako akusazioak, Frankismo garaiko salbuespen epaitegieen aberrazio hutsak diruditelako.


Haserretzen gara lau militante bakezale lurralde iberikoan epaituko dituztelako, ‘tartatzea’ Frantses estatuan gertatu izanagatik ere, eta bertan kargurik egotzi ez izanagatik ere.


Gogorarazi nahi genuke ‘tartatzea’ Europako AHTren kontrako borrokaren baitan kokatzen dela eta eskerrak emateko ekintza sinbolikoa besterik ez dela, ez duela inor zauritzeko asmorik.


ACEk elkartasuna adierazi nahi die Mugituko lau militanteei. AHTren aldeko militante porrokatua den Yolanda Barcinari ongi etorria modu humoristikoan eman nahi izateagatik « autoritatearen kontrako atentatua » delitua leporatzen bazaie, geu ere errudun garela adierazi nahi dugu.



                                                                                                Hendaian, 2012ko apirilaren 10ean 

Partager cet article

Repost0

commentaires