Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
16 juin 2016 4 16 /06 /juin /2016 10:20

 

 

Kazeta|10/06/2016 11:55|0 commentaires Mis à jour à: 11:59

Sudmine enpresak Kanbo inguruan urrea denez ikertu nahi du. (Gaizka Iroz)

Sudmine enpresak Kanbo inguruan urrea denez ikertu nahi du. (Gaizka Iroz)

Urre meatze bat idekitzeko zundaketa xedea bultzatzen duen Sudmine enpresak ekainaren 10ean Senperen iragarri zuen batzarra beste egun batez eginen duela informatu du. Proiektuaren aurkariek beren hitzordua atxiki dute.

 

Sudmine enpresak arratsalde honetan antolatu bilkura ezeztatu du eta beste egun batez eginen duela iragarri du. Kanbon urre meatze bat idekitzeko zundaketa baimena eskatu duen Sudmine enpresak "Adoste eta Jarraipenerako Tokiko Batzorde" bat sortu eta ostiral honetako, 18.00etan, antolatu zuen lehen bilkura Senperen, "Kanbo: gure urrea" goiburu zuela. Stopmines EH eta Cade kolektiboak tenore berean antolatu elgarretaratzea, aldiz, mantendua da.

 

Enpesak Ipar Euskal Herriko ordezkari politikoak eta ekonomia eragileak gonbidatu zituen, tartean, meatzeak erasango liekeen hamaika herriko etxeetako auzapezak. Sudmineren bozeramaile Christian Vallier-ek adierazi duenez, urre meategiaren inguruko "kezkak, baldintzak, aurkakotasunak eta nahiak entzutea" zuten xede.

 

Ez hori bakarrik, ordea, bilkura ostean partaideek "Meatzaritzarako Itun Sozial" bat sinatzea nahi baizuketen. Azken hilabetean gonbidapen kanpaina serioa burutu dute, hain zuzen, enpresako komunikazio zerbitzuek xede horrekin.

 

Bilkura antolatzeak hautsak harrotu ditu aurkarien artean. Meatze proiektua entzute hutsak, haren ondorio ekonomiko eta ekologikoak direla-eta, ileak lazten dizkien eragileek elkarretaratzea deitu dute bilkura izan behar zen atarian bertan. "Enpresaren propaganda ekintza bistaratzeko eta proiektuarekiko aurkakotasuna adierazteko", azaldu dutenez.

 

CADE elkarteko Martine Boucheten eta Stopmines-EHko Thierry Michelen ustez, "antzerkia" zen deialdia, "baimen guztiak balitu bezala jardunez proiektua egintzat saltzeko saiakera, inondik inora hala ez denean". EH Bai mugimenduak bat egin du protestarekin.

 

 

Source : http://kazeta.naiz.eus/fr/info_kz/20160610/sudminek-senpereko-bilkura-deuseztatu-du

 

Partager cet article

Repost 0
Published by